angle-left null Nekazaritza eraikuntza berriak egin aurreko txostena eskatzea

Nekazaritza eraikuntza berriak egin aurreko txostena eskatzea

Lurzoru urbanizaezinean nekazaritza eraikuntza berriak (biltegiak, abereentzako pabilioiak etab.) eraikitzeko, Nekazaritza Sailak txostena eman behar du, udal lizentzia eskatu aurretik. Txostenak bermatu behar du sustatzaileak nekazariak direla eta instalazioak bat datozela indarrean dagoen eta kasu bakoitzean aplikatu behar den araudiarekin.

Nekazaritza ustiategien titularrak diren eta nekazaritza eraikuntza sustatu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Nekazaritza Zuzendaritza

177/2014 Dekretua, 2014ko irailaren 16koa, zeinak behin betiko onartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala.

  • Ebazpena eta jakinarazpena egiteko epea: 3 hilabete
  • Administrazio isiltasunaren ondorioa: positiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Nekazaritza eraikuntza berriak egin aurreko txostena eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi