EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian, martxoaren 14koan, ezarritakoa betez, prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira, aipatutako Errege Dekretuak indarrean egoteari uzten dion unean zenbaketa berriro hastea aurreikusiz, edo, hala badagokio, luzapena.

 

Zerga-prozedurak

Ekonomiaren sektorerik kalteberenetan izan dezakeen balizko inpaktua leuntzeko asmoz, 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua onartu zen, martxoaren 18koa, zerga-izapide jakin batzuen etenaldia adostuz, baina EZ guztiena.

 

null Zerga ziurtagirien eskabidea

Zerga ziurtagirien eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Epe zehatzik gabe

Informazio gehiago

Eskabidea telematikoki egin bada, eskatzaileak bere izapidetzearen egoeraren jarraipena egin ahalko du egoitza elektronikoan. Gainerako kasuetan, ziurtagiriak eskatzailearen zerga egoitzara igorriko dira, zergadunak Ogasunaren bulegoetan eskura jaso nahi dituela adierazi ezean.

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala
    • Ontzi-jokoa
Izapidetu