angle-left null PR Sostenibilidad energética eus

Jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza

Dirulaguntza hauen helburuak honako hauek dira: instalazioen, eraikinen eta hornikuntza publikoen kudeaketa energetikoaren sustapena, energia berriztagarrien iturrien (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa) ustiapena sustatzea eta mugikortasun elektrikoa babestea, ibilgailu elektrikoen erosketan laguntzak ematearen bitartez eta kargatzeko puntuak jarriz erabilera publikorako.  

Jardun mota Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa Diruz lagun daitekeen gehieneko ehunekoa

1. mota. Inbentario energetikoak egitea, eraikin eta ekipamenduena, parke mugikor eta argiteria publikoko instalazioena, kontsumoen kontrolarena, ikuskaritza energetikoena, eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak, jardun energetikoen planak eta hiri mugikortasuneko planak.

6.000 euro

% 75

2. mota. Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea kontsumitzen den energia benetako beharrizanetara egokitzeko.

6.000 euro

% 75

3. mota. Eguzki argiztapeneko ekipamendua

25.000 euro

% 40

4. mota. Energia berriztagarrien aprobetxamenduko instalazioak eta ekipamendua, aprobetxamendu termikoko eta elektrizitatea sortzeko sistemak barne: eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa.

75.000 euro

% 40

5. mota. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa aprobetxatzeko, baita erabilera publikoko karga elektrikoko azpiegiturak ere.

12.000 euro

% 60

6. mota. Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bizikletak barne. Kargatzeko puntuak erabilera publikora edo erakunde onuradunaren ibilgailuetan erabiltzera bideratuko dira.

15.000 euro

% 40

7. mota. Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bizikleta elektrikoak barne, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako.

9.000 euro (1.500 euro bizikleta elektrikoetarako)

% 20

20.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak

Ingurumen eta Hirigintzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua

2018-2019 deialdia:

Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2018 Foru Dekretua, ekainaren 26koa. 2018-2019 deialdiko oinarrien eta deialdien onespena. 

Diputatu nagusiaren 435/2018 Foru Dekretua, urriaren 31koa, onesten duena diru laguntza lerro bat ematea energia jasangarritasun jardunak sustatzeko eta epea luzatzea 2018 urterako. 

Diputatu nagusiaren 498/2018 Foru Dekretu, abenduaren 27koa, bidez justifikazio epea 2019ko uztailaren 19ra arte luzatzen zaie Arroiabeko Administrazio Batzarrari, Antoñanako Administrazio Batzarrari eta Okondoko Udalari; eta energia iraunkortasuneko ekintzak sustatzeko laguntza lerroaren dirulaguntzen 8.474,52 euro esleituko zaie 2019ko ekitaldian.

2019-2020 deialdia:

Diputatu nagusiaren 8/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 18koa; honen bidez Aguraingo Udalak urriaren 31ko 435/2018 Foru Dekretuaren aurka (horren bidez onetsi zen dirulaguntza lerro bat ematea energia iraunkortasuneko ekintzak sustatzeko).

Ebazpena: bi hilekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Jakinarazpena: postaz jakinaraziko zaie interesdunei hurrengoko hamar egun baliodunetan, interesdunek jaso izanaren ziurtagiria sinatu beharko dute jakinarazpena jasotzeko.

Esanbidezko ebazpenik ez emateak dirulaguntza ez dela eman esan nahiko du

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2019-2020ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ordainketa-eskaera. 2018-2019ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi