null PR Sostenibilidad energética eus

Jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza

Dirulaguntza hauen helburuak honako hauek dira: instalazioen, eraikinen eta hornikuntza publikoen kudeaketa energetikoaren sustapena, energia berriztagarrien iturrien (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa) ustiapena sustatzea eta mugikortasun elektrikoa babestea, ibilgailu elektrikoen erosketan laguntzak ematearen bitartez eta kargatzeko puntuak jarriz erabilera publikorako.  

Jardun mota Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa Diruz lagun daitekeen gehieneko ehunekoa

1. mota. Inbentario energetikoak egitea, eraikin eta ekipamenduena, parke mugikor eta argiteria publikoko instalazioena, kontsumoen kontrolarena, ikuskaritza energetikoena, eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak, jardun energetikoen planak eta hiri mugikortasuneko planak.

6.000 euro

% 75

2. mota. Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea kontsumitzen den energia benetako beharrizanetara egokitzeko.

6.000 euro

% 75

3. mota. Eguzki argiztapeneko ekipamendua

25.000 euro

% 40

4. mota. Energia berriztagarrien aprobetxamenduko instalazioak eta ekipamendua, aprobetxamendu termikoko eta elektrizitatea sortzeko sistemak barne: eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa.

75.000 euro

% 40

5. mota. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa aprobetxatzeko, baita erabilera publikoko karga elektrikoko azpiegiturak ere.

12.000 euro

% 60

6. mota. Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bizikletak barne. Kargatzeko puntuak erabilera publikora edo erakunde onuradunaren ibilgailuetan erabiltzera bideratuko dira.

15.000 euro

% 40

7. mota. Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bizikleta elektrikoak barne, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako.

9.000 euro (1.500 euro bizikleta elektrikoetarako)

% 20

20.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak

Ingurumen eta Hirigintzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua

2020-2021 deialdia:

Foru Gobernu Kontseiluaren 139/2020 Erabakia, martxoaren 3koa. Onespena ematea energia
jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko laguntza lerroaren 2020-2021erako deialdiari.

2019-2020 deialdia:

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren 299/2019 Foru Agindua, urriaren 31koa, onartzen diona epez kanpo Aguraingo Udalari energia jasangarritasuneko ekintzak sustatzeko laguntzen justifikazio dokumentazioa

Foru Gobernu Kontseiluaren 580/2019 Erabakia, irailaren 17koa. Onestea eslei dadila 2019-
2020ko ekitaldirako energia jasangarritasuneko ekintzak bultzatzeko dirulaguntza lerro bat.

23/2019 Foru Dekretua, apirilaren 9koa. Onespena ematea Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 26ko 31/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak aldatzeari, eta energia jasangarritasun jarduerak sustatzeko dirulaguntza lerroaren 2018-2019rako deialdiari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 651/2019 Erabakia, urriaren 15ekoa. Onespena ematea irailaren 17ko 580/2019 Erabakiaren I. eranskinean (Emandako dirulaguntzak) ageri diren huts materialak zuzentzeari, zeinaren bidez onetsi baitzen energia jasangarritasuneko ekintzak bultzatzeko laguntza lerro bat emateko 2019-2020 deialdiaren laguntzak ematea.

Ebazpena: bi hilekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Jakinarazpena: postaz jakinaraziko zaie interesdunei hurrengoko hamar egun baliodunetan, interesdunek jaso izanaren ziurtagiria sinatu beharko dute jakinarazpena jasotzeko.

Esanbidezko ebazpenik ez emateak dirulaguntza ez dela eman esan nahiko du.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2020-2021ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
2019-2020 deialdirako ordainketa-eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi