angle-left null ubvenciones para la financiación de acciones anuales de cooperación, de carácter puntual, en países en vías de desarrollo EU

Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko dirulaguntzak

Agiriaren helburua da garapen bidean dauden herrialdeetan urteko ekintza puntualak finantzatzeko dirulaguntzak emateko araudi zehatza ezartzea, irabazi asmorik gabeko erakundeek bultzatuta.

Elkarteak 

Hona hemen dirulaguntza eska dezaketen erakundeak: dirulaguntzaren erakunde onuradun izateko debekurik izan ez eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko Gizarte Sustapenaren Zuzendaritzak lehiaketa bidez banatzen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriorokorrek (maiatzaren 22ko Diputatuen Kontseiluaren 30/2012 Foru Dekretuak onartutakoak)xedatutakoak eta deialdi honen diruz lagun daitekeen lerrorako eskatzen diren berariazko betekizunak betetzen dituztenak.

Dirulaguntza hauek erakundeen elkarteek ere jaso ahal izango dituzte, baldin eta elkarte hori osatzen duten partaide guzti-guztiek betetzen badituzte laguntzaren onuradun izateko ezarritako
baldintza orokorrak eta berariazkoak. Erakunde horiek proiektuaren erantzukizun bateratua bereganatuko dute; gainera, egoitza bakarra aukeratuko dute espedientearen administrazio jakinarazpenetarako. Elkartzeko izan dituzten arrazoiak azaldu beharko dituzte.

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua 

Diputatu Nagusiaren 221/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa. Onartzea irabazteko xederik
gabeko elkarte eta erakundeei, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko
ekintza puntualak finantzatzeko xedez, dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko 2019ko deialdia.

Ebazpenerako eta jakinarazperako epea: 6 hilabete deialdia BOTHAn argitaratzen denetik 

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezeztea

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Dirulaguntza eskatu

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi