angle-left null Subvenciones proyectos Educación para la Transformación Social Aso y Enti sin ánimo lucro

Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia, xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako

Dirulaguntzak lehiaketa bidez ematea du helburu deialdiak. Dirulaguntzek Arabako herritarren konpromiso solidarioa bultzatzen duten gizarte eraldaketarako hezkuntza jarduerak, genero
ikuspegia jasotzen dutenak, laguntzea dute xede.

Jarduera horiek honakoak izan daitezke: batetik, sentsibilizazioko ekintza zehatzak egitea, eta, bestetik, gizartea informatzeko, prestatzeko eta kontzientziatzeko programak eta jarduerak gauzatzea, era horretan, gizarteak garapen bidean dauden herrien egoeraren berri izan dezan, herri horietako gizartean, herrialde aberatsekin erkatuta, dagoen desberdintasuna zerk eragin duen jakin ahal izan dezan, eta, orobat, bi mundu horietan eragina duten arazoen artean dauden harremanen berri izan dezan. Jarduera horiek irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek egingo dituzte, 2019an, Arabako lurralde historikoan eta Trebiñuko Konderrian.

Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek egingo dituzte, 2019an, Arabako lurralde
historikoan eta Trebiñuko Konderrian.

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua

Diputatu Nagusiaren 220/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa. Gizarte eraldaketarako
hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia onartzea. Deialdi hori irabazteko xederik
gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko
da. 2019ko ekitaldia

  • Ebazpena eta jakinarazpena egiteko gehienezko epea: Sei hilabete
  • Administratzio-isiltasuna: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia, xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi