angle-left null PR Subvenciones para desarrollo de programas de formación musical promovidas por ayuntamientos eus

Udalek sustatutako musika prestakuntzarako programak garatzeko dirulaguntzak

Deialdi honen bitartez, dirulaguntzak eman nahi dira lehiaketa bidez, eta xedea da Araban musika prestakuntzako programak diruz laguntzea. Programa horiek Arabako lurralde historikoko udalek gauzatu beharko dituzte 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte, Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2015 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Foru dekretu horren bidez, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onetsi ziren.

Entitate onuradunak: Arabako Lurralde Historikoko udalak, Gasteizko Udala izan ezik.

Baztertutako erakundeak: Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituen Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2015 Foru Dekretuaren hirugarren klausulan zehaztutako egoeretan dauden erakundeak deialditik kanpo geratuko dira.

Euskara, Kultura eta Kirol Saila.

179/2019 Foru Agindua, ekainaren 7koa, udalek 2019ko ekitaldian sustatutako musika prestakuntzako programak garatzeko dirulaguntzen deialdi publikoa onesten duena.

Organo eskudunak eman beharreko ebazpena emango du, Kultura Ekintza Zerbitzuak proposatuta, sei hilabeteko epean gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Epe hori igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesdunek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

Dirulaguntza eman edo ukatzen duen ebazpenaren berri emango zaie erakunde eskatzaileei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42. eta 43. artikuluetan xedatzen dituen moduetan.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Udalek sustatutako musika prestakuntzarako programak garatzeko diru laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi