1.10. Nola atxiki daiteke borondatez TicketBai sistemari? - araba
1.10. Nola atxiki daiteke borondatez TicketBai sistemari?
Ez da izapide administratiborik egin behar; XML fitxategiak bidaltzen hasi besterik ez da behar. Borondatezko aldian, ez dago loturarik, eta TicketBAI sistemaren XML fitxategiak bidali edo bidaltzeari utz daioke erabiltzaileak nahi duenean. Borondatezko aldian, betebeharra osorik bete behar da, eta horrek badakar prozedura osoa betetzea, hots, fitxategia sortzea, era elektronikoan sinatzea, fakturan TBAI kodea eta QR kodea txertatzea eta XML fitxategia Zerga Administrazioari berehala igortzea.
