1.12. TicketBai sistemaren faktura edo XML fitxategia igorri behar da?

TicketBAI sistemak sorturiko XML fitxategia da bidali beharrekoa. Fitxategi hori faktura edo egiaztagiri bat egiten den guztietan sortzen da, eta fitxategi horren datuak fakturaren oso antzekoak dira Fitxategiaren edukia fakturaren edukiaren antzekoa da, baina ez berdina. Adibidez, faktura sortu deneko ordua edo jaulkitzailearen tributazio araubidearen datuak jasotzen ditu, fakturan agertzen ez direnak; fakturaren jaulkitzailearen helbidea, aldiz, ez da agertzen, eta fakturan bai.

Gainera, Araban, igorri beharreko fitxategiak fakturaren xehetasuna eta, hala badagokio, hartzailearen helbidea eta posta kodea adierazita izan behar ditu.

volver atrás  Itzuli