10.15. Zer dira bortxaezintasuna eta trazabilitatea? - araba
10.15. Zer dira bortxaezintasuna eta trazabilitatea?
Bortxaezintasunak esan nahi du fakturazio erregistroak aldaezinak direla; alegia, behin sortu eta erregistratu ondoren, ezin dira aldatu sistema informatikoak detektatu eta ohartarazi gabe, eta, gainera, eraldaezinak dira, hau da, hirugarren programa batek ezin ditu manipulatu.
Fakturazio erregistroak aldatu direla joko da sistema informatikoak jatorriz sortu eta erregistratutako edozein fakturazio erregistro ezkutatu edo ezabatzen bada, edo sistema informatikoak sortu eta erregistratutako edozein fakturazio erregistrotako datuak ezkutatu edo aldatzen badira, osorik edo zati batean, edo sistema informatikoak sortu eta erregistratutakoez bestelako fakturazio erregistro simulatu edo faltsuak gehitzen badira.
Erregistratutako datuak zuzentzeko edo baliogabetzeko, fakturazio erregistro gehigarri bat egin beharko da, gutxienez, gerora, jatorrian erregistratutako datuak aldatu gabe gorde daitezen.
Erregistratutako datuen bortxaezintasuna eta aldaezintasuna ziurtatzeko, sistema informatikoan grabatzen diren unetik fakturazio erregistroen izaera fidagarria eta osoa bermatzen duen edozein prozesu tekniko fidagarri erabiliko da.
Trazabilitateak esan nahi du fakturazio erregistroek kateatuta egon behar dutela, haien arrastoa egiaztatu ahal izateko, prozesu osoari eta sorrera sekuentziari jarraituz, lehenengotik azkenera. Horretarako, erregistratutako datuen jarraipena modu argi eta fidagarrian egitea ahalbidetzen duten funtzionaltasunak eskaini beharko ditu sistema informatikoak.
