16.4. Zer ondorio ditu kateatzeko garaian fakturazio softwarean aldaketak egiteak?

Kateatzearen baldintza betetzeko, aurreko softwarearen kateatze datuak lortu ahal izango dira software berriarekin jaulkitzen diren fakturetarako. Softwarea aldatu arren, TicketBAI fitxategiak sisteman gordeta egongo dira, eta, horrela, jaulkitako azken fakturaren informazioa jaso ahal izango da.

Bakar-bakarrik teknikoki ezinezkoa edo kostu handikoa bada fitxategi berriak sortzea zergapekoak emandako aurreko fakturaren datuekin, justifikatuta egongo litzateke TicketBAI fitxategia bidaltzea aurreko faktura identifikatu gabe.

volver atrás  Itzuli