16.7. Serieen araberako kateamendua. Faktura erraztuak eta faktura osoak. Seriea, hartzaileko fakturazioaren arabera.

Zehaztapen teknikoetan ez da argitzen kateatzeko modua edo irizpidea, fakturazio sisteman erabiltzen den arkitektura informatikoaren arabera alda daitekeelako.

TicketBAIn, faktura bakoitzak aurreko faktura identifikatu behar du. Kateatzeko baldintza betetzea, beraz, fakturazio sistemaren funtzionamendu moduaren araberakoa da. Gailu berak serie desberdinetako fakturak jaulkitzen baditu, kateatzeko betekizunak igorritako aurreko faktura identifikatu behar du, seriea edozein dela ere (adibidez, serie arrunt bateko faktura baten aurretik beste serie bateko faktura zuzentzaile bat egon daiteke). Hala ere, fakturazio gailu bat baino gehiago baldin badago, eta horiek gailu bakoitzerako serie espezifiko baten barruan soilik jaulkitzen badituzte fakturak, kateamendua serie bakoitzaren barruan gertatzen da, fakturaziosistemak horrela funtzionatzen baitu.

Beraz, seriea ez da erabakigarria kateatzeko, gailu berak faktura erraztuak eta faktura osoak igortzen dituenean, aurreko faktura serie desberdinekoa izan baitaiteke. Hala ere, irizpide baliagarria eta egokia da fakturak seriearen arabera kateatzea, baldin eta zergapekoak faktura jaulki behar badu; izan ere, nahitaezkoa da kateatzea beti zergapeko berari badagokio, serie desberdin bat ezartzearen arrazoia fakturazioa hartzaile edo hirugarren baten arabera egitea bada.

volver atrás  Itzuli