7.3. Hirugarren batek TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiak sor ditzake zergapekoaren izenean?

Bai, ahal du. Fakturazioa zuzenean egiten duenak sinatu behar ditu fakturak, nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria edo gailuaren ziurtagiria erabiliz.

Hirugarrenak egindako fakturazioaren kasuan, hau da, zergapekoak zeregin hori kanpora atera edo azpikontratatu nahi duenean, kontuan izan behar du horrek ez duela inola ere betebehar horretatik salbuesten, eta ez duela derrigortasun data edo egutegia aldatzen; beraz, bermatu behar du TicketBAI sistema bat erabiltzen dela bere izenean jaulkitzen diren fakturetan, eta jaulkipen bakoitzeko TicketBAI sistemari datxekion XML fitxategia edo jaulkipen bakoitzaren egiaztagiriak Foru Ogasunari bidaltzen zaizkiola.

Halaber, TicketBAI betebeharraren ondorioetarako, hirugarrena da fitxategiak sinatzen dituena, nahiz eta fakturak zuzenean egin dituena ez izan.TicketBAI sistemaren XML fitxategiak sortzeko eta FakturAraba aplikazioaren bidez bidaltzeko, zer behar da?

  •  Zergapekoa bera izatea.
  • 2-d mailadun borondatezko ordezkaria izatea.

Hau da: hartzaileak eta hirugarrenak ezin dute FakturAraba erabili, baldin eta 2-d mailadun borondatezko ordezkaritza maila ez badute eta hura erabiliz identifikatzen ez badira.

volver atrás  Itzuli