7.4. Hartzaile batek sor ditzake TicketBAI-ko XML fitxategiak zergapekoaren izenean? - araba
7.4. Hartzaile batek sor ditzake TicketBAI-ko XML fitxategiak zergapekoaren izenean?
Bai, egin dezake. Fakturak edo egiaztagiriak eta haiei lotutako XML fitxategiak fakturazioa egitean sinatu behar dira.
Bereizi egin behar da hartzaileak fakturak edo egiaztagiriak TicketBAI sistema erabiliz jaulkitzeko betebeharra ere baduen edo ez.
*Hartzaileak fakturazioa TicketBAI sistema erabiliz egin eta jaulki behar badu, adibidez, betebehar hori borondatez betetzeko data aurreratu duelako, Arabako foru araudiari lotutako zergapekoak fitxategiak honako modu hauetakoren batez igor ditzake:
- a) Eragiketaren pertsona edo erakunde hartzaileak bidal ditzake, faktura egiteaz batera.
- b) Pertsonak edo erakundeak berak bidal ditzake, zergapeko jaulkitzaile gisa, faktura onartu bezain laster, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak ezarritako modu-lekuetan. Abenduaren 23ko 774/2022 Foru Aginduaren 12. artikuluan daude horiak zehaztuta (ikusi 8.13 ohiko galdera)
*Hartzaileak TicketBAI sistema erabiliz fakturak edo egiaztagiriak egiteko betebeharrik EZ badu, TicketBAI betebeharra betetzetik salbuesteko arrazoia da.
Bestela, zergadunak 2-d) maila duen borondatezko ordezkaria izenda dezake TicketBAI sistema aplikatzeko betebeharrik ez duen hartzailea, fitxategia sortu eta faktura edo egiaztagiria egin ahal izan dezan FakturAraba aplikazioaren bidez.
