7.8. Beharrezkoa al da fakturazio betebeharra –eta orain, TicketBAI sistemaren betebeharra– zuzenean betetzen duten hirugarrenekiko edo hartzaileekiko akordioa egiaztatzea?
Ez da beharrezkoa izango zergapekoak hirugarrenekin hitzartu edo sinatu duen baimena edo kontratua igortzea, baina faktura egiteko betebeharra duen zergapekoak faktura horiek bere gain hartu edo aitortu beharko ditu, Administrazioaren aurrean aitortu ere.