8.10. Zergapekoa ez den (ziurtagiriaren jabea izango da) pertsona batek eskura ditzake gailu ziurtagiriak? - araba
8.10. Zergapekoa ez den (ziurtagiriaren jabea izango da) pertsona batek eskura ditzake gailu ziurtagiriak?
Bai, gailua erabiliko duen zergapekoa ez den beste hirugarren batek eskura ditzake gailu ziurtagiriak.
Hala ere, hura erabiltzen duen zergapekoa lotu behar zaio gailu ziurtagiri horri. Horretarako, esteka honen bidez erregistratu behar du: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai/gailu-ziurtagirien-erregistroa, eta zergapekoak berak edo 2-d mailako bere ordezkariak egin ahal izango du.
