8.3. Zergapekoa ez den pertsona batek erabil ditzake gailuaren ziurtagiriak? - araba
8.3. Zergapekoa ez den pertsona batek erabil ditzake gailuaren ziurtagiriak?
Ez, gailuaren ziurtagiriak norberaren izenean bakarrik erabil daitezke, eta ez da baliozkoa hirugarren batek edo fakturaren hartzaileak erabiltzea.
Gailuaren ziurtagiria erabiltzen duen zergapekoa aipatutako ziurtagiriari lotu behar zaio eta norberarena dela aitortu beharko du TicketBAI fitxategiak bidali aurretik. Horretarako, web aplikazio bat izango du erabilgarri https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai helbidean, eta, fitxategiak bidali aurretik, lotura bat egingo du fakturen igorlearen IFZren eta ziurtagiriaren serie zenbakiaren artean.
Fakturak bidaltzeko gailua erabiltzeari uzten diozunean, lotura baliogabetu ahal izango du web aplikazioan bertan. Hori egitea gomendatzen dugu.
