8.5. Zenbat gailu ziurtagiri edo autonomo ziurtagiri eskatu ahal/behar ditut? Etorkizunean berritu daitezke?

Autonomo ziurtagiri bakarra emango da NAN bakoitzeko, baina gailu edo zerbitzari askotan erabil daiteke.

Gailuen ziurtagiriei dagokienez, berriz, XML fitxategia Foru Ogasunera bidaltzen duen “makina” identifikatzean, behar duzun gailu bakoitzerako (kutxa erregistratzailea, TPV, balantza...) bat eskatu behar duzu.

Gailu ziurtagiriak etorkizunean berritu daitezke, iraungi baino 60 egun lehenagotik.

volver atrás  Itzuli