8.6. Gailuaren ziurtagiri bakarraren alta eman daiteke zergapeko baten baino gehiagoren izenean? - araba
8.6. Gailuaren ziurtagiri bakarraren alta eman daiteke zergapeko baten baino gehiagoren izenean?
Bai. Kasu horretan, zergadun bakoitzak Foru Ogasunari jakinarazi beharko dio ziurtagiriaren serie zenbakia, dagokion formulario elektronikoa betez.
Adibidez: nork bere kabuz lan egiten duten baina egitura bera (lokala, zerbitzuak, hornidurak, etab.) partekatzen duten lau abokatuk gailu bakarra erabil dezakete fakturak TicketBAI sistemaren araudiaren arabera egiteko. Kasu horretan, horietako bakoitzak TicketBAIren webgunean egongo den aplikazioaren bidez lotu beharko du ziurtagiri hori.
