9.10. Zer egin behar da TicketBAI fitxategiaren idazpena onartu ez bada ogasunera bidaltzerakoan?

❖ Ogasunera bidaltzerakoan, TicketBAI fitxategia eskema betetzen ez duelako, xehetasun lerrorik ez daukalako, ziurtagiria baliozkoa ez delako edo nahitaezko datuak jasota ez dituelako ONARTU EZ bada, akatsa honela ZUZENDU beharko da:

Jatorrizko fitxategia ezin da aldatu, eta, beraz, aldatu gabe geratuko da. Gaur egun garapen aldian dagoen ZUZENDU zerbitzuaren bidez, ZUZENTZE fitxategi berria bidaliko da, datuak osaturik eta zuzenduta dituena, baina EZ da era elektronikoan sinatuko; fitxategi horretan, jatorrizko fitxategiaren sinadura elektronikoa txertatu beharko da.

❖ Erantzun mezuan, bidalketa aldatu behar dela adierazten duten ABISUAK jasotzen badira (fakturan agertzen ez diren datuak dira, baina XML fitxategiari soilik eragiten diote, adibidez: BEZ zergaren araubidearen inkongruentzia bat, zuzendutako fakturak ez dira identifikatu…), ZUZENDU zerbitzua erabiliz, ALDAKETA FITXATEGIA bidali beharko da, datuak osaturik eta zuzenduta dituena, baina EZ da era elektronikoan sinatuko; fitxategi horretan, jatorrizko fitxategiaren sinadura elektronikoa txertatu beharko da.

❖ Aitzitik, fakturazio erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen den fakturaren edukiren bat aldatu behar bada, ezin izango da ZUZENDU zerbitzua erabili; faktura zuzentzailea egin beharko da, dagokion TicketBAI fitxategia sortu eta informazioa bidali.

❖ Ezohiko kasuetan, eragiketa okerra denean (faktura zuzentzailea jaulkitzetik salbuetsita daude kasu horiek), adibidez, benetako salmentarik izan ez denean, faktura akastuna egin bada, jatorrizko eragiketa deuseztatu beharko da, eta DEUSEZTATZEKO TicketBAI fitxategia jaulki beharko da.

 

volver atrás  Itzuli