9.12. Faktura sinplifikatu batean, bereiz identifikatu behar dira emandako ondasun eta zerbitzu guztiak edo guztien aipamen orokorra egin daiteke?

Faktura sinplifikatu (edo ‘tiket’) batean, faktura oso batean ez bezala, BEZ zergaren ondorioetarako, emandako ondasun eta zerbitzuen tratamendua berdina den heinean, ez da beharrezkoa emandako ondasun edo zerbitzu bakoitza banaka identifikatzea; nahikoa da horien aipamen orokorra egitea (adibidez, jatetxe zerbitzuak).

Hala eta guztiz ere, bereizita identifikatu behar dira BEZ zergaren ondorioetarako tratamendu desberdina duten ondasun eta zerbitzu motak (tasa desberdinak ditzutenak, salbuetsiak eta salbuetsi gabeak…)

 

volver atrás  Itzuli