9.1. Noiz bidali behar zaizkie TicketBAI fitxategiak euskadiko zerga administrazioei?

Zergapekoek TicketBAI fitxategiak bidali beharko dizkiote PFEZ, SZ edo, hala badagokio, EEEZren araugintzaren eskumena duen foru administrazioari.

Euskadiko zerga administrazio bakoitzak araudi propioan ezarriko du TicketBAI fitxategiak bidali edo bidaltzeko epea. Epe hori aldatu ahal izango da eta, esterako, TicketBAI fitxategiak berehala bidaltzeko eska daiteke, eragiketari dagokion faktura sortu eta egin bezain laster, edo igorpena aldizkakoa izan daiteke, gehienez ere, hiruhilekoko epeen arabera.

Arabaren kasuan, TicketBAI fitxategiak faktura edo egiaztagiria eman eta berehala bidali behar dira, linea.

volver atrás  Itzuli