9.2. Zer gertatuko da argirik gabe geratzen banaiz edo ordenagailua matxuratzen bada?

Horrelakoetan, edo beste inguruabar batzuk direla kausa zergadunak TicketBAI fitxategirik sortu ezin badu, ezta TicketBAI softwarea erabiliz fakturarik edo egiaztagiririk egin ere, gertaera horren berri eman behar zaio zerga administrazioari, ticketbai@araba.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta zergadunak faktura edo egiaztagiria paperean edo beste bitarteko baten bidez egin eta bidaliko dio pertsona edo erakunde hartzaileari, eta kopia bat gorde beharko du. Mezu elektroniko horretan zergadunak honako hau adierazi behar du:

  • Identifikazioa: izena edo sozietatearen izena eta IFZ/IFK.
  • Gorabehera eragin duen arrazoia.
  • Posta elektronikoaren ‘gaia’ eremuan, TicketBAI sistemari buruzko Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotako gorabeheretako bat dela adierazi beharko da.

Faktura edo egiaztagiria sail espezifiko batean jaso behar da, eta gorabehera hori aipatzen duen adierazpena erantsi behar zaio, araudiaren 17. artikuluak xedatutakoarena arabera.

TicketBAI fitxategiak sortzea eta TicketBAI softwarea erabiliz faktura edo egiaztagiria egitea eragozten duen arrazoia amaitu bezain laster, honako hauek egin behar dira hurrenez hurren: TicketBAI softwarean jaso faktura guztien datuak, TicketBAI fitxategiak sortu, eta zerga administrazioari bidali.

TicketBAI softwareak jaulkitako faktura edo egiaztagiria kopiatzat joko da.
Ez da beharrezkoa izango informaziorik, komunikaziorik edo jakinarazpenik bidaltzea gorabehera horren arrazoia zuzentzen edo amaitzen denean.

volver atrás  Itzuli