9.3. Interneten konektaturik egon behar naiz fakturak jaulki ahal izateko? Eta interneteko konexioa eteten bada, fakturak jaulkitzen segi dezaket?

Interneteko konexioa ez da beharrezkoa fakturak sortu eta egin ahal izateko, baina beharrezkoa da, faktura jaulki ondotik, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia administrazioari berehala eta luzamendurik gabe bidaltzeko betebeharra bete dadin. Beraz, Araban, Interneteko konexioa beharrezkoa da TicketBAI betebeharra betetzeko.

Hala ere, konexioa galtzeak edo sarea eteteak ez dakar fakturak egiten jarraitu ezin izatea, hau da, konexio ezak ez du eragozten fakturatzen jarraitzea; hala ere, konexioa berrezarri bezain laster, sistemak aldi horretan sortu diren fitxategi guztiak bidaliko beharko dira

volver atrás  Itzuli