EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa betez, epemugak eten eta administrazio prozedurak izapidetzeko epeak geldiarazten dira, eta aurreikusten da berriz zenbatzen hastea errege dekretu horrek edo, hala badagokio, haren luzapenak indarra galtzen duenean. 

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, martxoaren 18ko 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua onartu zen, zeinaren bidez erabaki baitzen zerga izapide jakin batzuk etetea, baina EZ guztiak. 

 

 

null TR Ehiza baimenak Kuartangoko ehiza esparru sozialean

Ehiza baimenak Kuartangoko ehiza esparru sozialean

Epeak

Itxita

2019ko irailaren 1etik 15era arte, bi egun horiek barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

ZOZKETAN AURKEZTEKOA:

- Eskaera bakarra onartuko da pertsonako. Bat baino gehiago aurkeztuz gero, denak baliogabetuko dira.
 
- Zozketan lehenengo aldiz parte hartzen duenak NANaren, gidabaimenaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia bat erantsi beharko du .
 
EHIZA EGUNEAN:

- Ordainketa gutuna, pagatuta.

- Euskal Autonomia Erkidegoko indarreko ehiza baimena.

- NANa, gidabaimena, AIZ edo pasaportea.

- Arma baimena.

- Asegurua.

- Eskopetaren gida.

- Txakurren osasun kartillak.

Aurrez aurre:

Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoak

Probintzia plaza, 5 – behea

01001 Vitoria-Gasteiz

Eskaera posta bidez bidaliz gero, zigilu-markaren eguna hartuko da kontuan.

Posta-elektroniko bidez: licenciascazaypesca@araba.eus