TR Permisos de caza de corzo eus
Orkatza ehizatzeko baimena eskatzea
Epeak
2019ko irailaren 1etik 15era arte, bi egun horiek barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
Foru Arauak zehazten dituen Kudeaketa Unitateen baitan dauden ehiza-barrutiak jartzen dituztenek eta ondorengo agiriak egunean dituztenek soilik dute eskubidea ehiza modalitate honetan parte hartzeko:
- Euskal Autonomia Erkidegoko lizentzia.
- NANa.
- Derrigorrezko asegurua.
- Arma baimena.
- Erriflearen edo eskopetaren gida.
- Ehiza-barrutiko bazkide txartela edo ehiza-barrutiko adjudikazioa duen pertsonaren baimena.
Orkatzak ehizatzeko baimena pertsonala eta besterenezina izango da eta baimendutako egunetarako bakarrik izango da.
Kuartangoko Ehiza-barruti Sozialaren kasuan, Kuartangoko Udalaren esku geratuko da baimenak ematea.
Aurrez aurre:
Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoak
Probintzia plaza, 5 – behea
01001 Vitoria-Gasteiz
Eskaera posta bidez bidaliz gero, zigilu-markaren eguna hartuko da kontuan.
Posta elektronikoz: licenciascazaypesca@araba.eus