EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa betez, epemugak eten eta administrazio prozedurak izapidetzeko epeak geldiarazten dira, eta aurreikusten da berriz zenbatzen hastea errege dekretu horrek edo, hala badagokio, haren luzapenak indarra galtzen duenean. 

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, Foru Gobernu Kontseiluak presazko zerga neurriak onetsi ditu; horien artean, zerga arloko epeak etetea edo luzatzea.

 

null TR Permisos de caza de corzo eus

Orkatza ehizatzeko baimena eskatzea

Epeak

Itxita

2019ko irailaren 1etik 15era arte, bi egun horiek barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

Foru Arauak zehazten dituen Kudeaketa Unitateen baitan dauden ehiza-barrutiak jartzen dituztenek eta ondorengo agiriak egunean dituztenek soilik dute eskubidea ehiza modalitate honetan parte hartzeko:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lizentzia.
  • NANa.
  • Derrigorrezko asegurua.
  • Arma baimena.
  • Erriflearen edo eskopetaren gida.
  • Ehiza-barrutiko bazkide txartela edo ehiza-barrutiko adjudikazioa duen pertsonaren baimena.

Orkatzak ehizatzeko baimena pertsonala eta besterenezina izango da eta baimendutako egunetarako bakarrik izango da.

Kuartangoko Ehiza-barruti Sozialaren kasuan, Kuartangoko Udalaren esku geratuko da baimenak ematea.

Aurrez aurre:

Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoak

Probintzia plaza, 5 – behea

01001 Vitoria-Gasteiz

Eskaera posta bidez bidaliz gero, zigilu-markaren eguna hartuko da kontuan.

Posta elektronikoz: licenciascazaypesca@araba.eus