EPEEN ETENALDIAREN AMAIERA

 

Administrazio-prozedurak

 

463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan adierazitakoaren arabera, amaiera ematen zaio administrazio epeak eteteari, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, Foru Gobernu Kontseiluak premiazko zerga neurriak onetsi ditu; horien artean, zerga arloko epeak etetea edo luzatzea.

 

null TR Título de familia numerosa EUS

Familia ugariaren titulua eskatzea

Epeak

Irekita

Urte guztian zehar dago eskuragarri, bai informazioa eskatzeko, bai egokitasuna aintzatesteko.

Aurkeztu beharreko agiriak

Familia ugariaren tituluarentzako hitzordua eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

Honako dokumentuen kopiak, jatorrizkoarekin batera, horiek egiaztatu ahal izateko.

  • Familia unitateko kide guztien NANa, AIZa edo pasaportea.

Hala dagokionean, familia ugariaren tituluan sartuko direnen bizileku baimena, indarrean dagoena (jaioberrien kasuan, berritzen den bakoitzean aurkeztu beharko dute agiri hori).

  • Familia liburua, zeinean jasota egon behar baitira familia unitatea osatzen duten seme-alaba guztiak, edo hala badagokio, familia liburuan jasota ez dauden seme-alaben jaiotzaren banakako erregistro ziurtagiria.

  • Aurreko ahaidearen edo ahaideen errolda ziurtagiri eguneratua, etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituen zerrendarekin.

Berariazko beste agiri batzuk, dagokionaren arabera:

  • 21 urte baino gehiagokoek, matrikulatutako ikasketa zentroak edo erakundeak emandako ikasketa ziurtagiria.

  • Tutoretza, familia harrera iraunkorra edo adopzio helburuetarako zaintza inguruabarrak direnean, hura eratzen duen ebazpen judizialaren edo administrazioko ebazpenaren kopia.

  • Familia unitatea osatzen duten pertsonetariko batek % 33 edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta edukiz gero, indarrean dagoen desgaitasun mailaren aitorpena egiaztatzen duen agiria.

  • Familia unitatea osatzen duen pertsonetako batek lan egiteko ezgaitasuna aintzatetsita baldin badu, ezgaitasun horren egiaztagiria, hura aitortzeko eskumenak dituen erakundeak emandakoa.

  • Gurasoetako bat edo biak zenduz gero, heriotza ziurtagiria edo heriotzaren aitorpen judiziala.

  • Ezkontza deuseztapena, banaketa judiziala edo dibortzioa izanez gero: Gurasoen eta seme-alaben arteko neurrien hitzarmen arautzailea onesten duen ebazpen judizialaren kopia.

  • Guraso biek aldi berean familia ugariaren aintzatespena eskatu baldin badute: akordioa, zeinean zehaztuko baita bi gurasoetako zein izango den familia ugariaren agiriaren titularra lehenengo urtean eta, hala badagokio, zer maiztasunekin txandakatu nahi duten titulartasuna. Guraso bien artean akordiorik ez baldin badago, familia ugariaren agiria emateko garaian seme-alabak zein gurasorekin dauden erroldatuta egiaztatuko da, eta harentzako emango da agiria. BETIERE, agiriaren indarraldia urtebetekoa eta txandakakoa izango da, inoiz ez aldi berekoa.

Agiri horiek aurkezten ez badituzu, ezin izango da zure espedientea behar bezala izapidetu.

- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa

San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz

- Eskatzailearen etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

 

Aurretiko hitzordua