EPEEN ETENALDIAREN AMAIERA

 

Administrazio-prozedurak

 

463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan adierazitakoaren arabera, amaiera ematen zaio administrazio epeak eteteari, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, Foru Gobernu Kontseiluak premiazko zerga neurriak onetsi ditu; horien artean, zerga arloko epeak etetea edo luzatzea.

 

null TR Servicio de transporte adaptado Ayudas dirigidas a personas con problemas de movilidad para la utilización del servicio de taxi como medio alternativo de transporte EUS

Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea

Onuradunei honela ordainduko zaie garraiorako laguntza: aurreordainketako txartel izenduna emango zaie eta bertan kargatuko da laguntzaren zenbatekoa, taxi zerbitzuan gastatu ahal izateko, garraiobide alternatibo modura.

Urteko zenbatekoa, gehienez, 450 euro izango da. Familia errentaren arabera emango da laguntza

Epeak

Irekita

2019/12/17 - 2020/10/31

2019ko abenduaren 17tik 2020ko urriaren 31ra.

Aurkeztu beharreko agiriak

Deialdi honetarako indarrean den ereduan aurkeztuko da:

  • Telematikoki, GOFEren webean
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen orientazio eta balorazio zentroan. San  prudentzio kalea, 30 zk.- 01005 VITORIA-GASTEIZ (ARABA). Telefono zenbakia: 945233425
  • Arabako landa zonako udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen bulegoetan.
  • 39/2015 Legeak, administrazio prozedurarenak, xedatutako eretan.

Informazio gehiago

Hartzaileak

Mugitzeko ezintasun larria duten pertsonak .Arabako Lurralde histotikoko udalerri batean erroldatutak.

 

Betekizunak

Laguntza hauen onuradun izan nahi duten pertsonek 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 12. artikuluko 2. idatz zatian ezartzen dituen baldintza orokorrak bete behar dituzte, eta horiez gainera honako hauek ere bai:

a) Gutxienez 12 urte izatea.

b) Eskaera aurkeztu aurretik gutxienez urtebetean jarraian erroldatuta egotea Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean. Edo, adineko, ezindu eta mendekoen gizarteratze eta gizarte

arretaren arloko Trebiñuko esparru hitzarmena garatzen duen lankidetza hitzarmenean jasotakoaren arabera, Trebiñuko udalerrietako batean erroldatuta egotea, eskaera egin aurretik, gutxienez urtebetean jarraian.

c) Ezin dira egon ezgaituta osasun egoerarengatik ez beste ezergatik ohiko etxebizitzatik kanpora joateko.

d) Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:

  • Galera funtzionala edo anatomikoa edo izaerazko deformazioa izatea, ehuneko 33 edo gehiago, garraio kolektiboetara sartzea larri zailtzen diona, arauz ezarritako berariazko baremoaren  arabera. Horren arabera, gutxienez 9 puntu lortu behar ditu garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan (otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretua, 25. artikulua).
  • Desgaitasun psikikoak, edo gaixotasun mentalak, ez eragoztea bere kabuz bizi ahal izatea.Desgaitasun psikikoaren maila ezin da inolaz ere ehuneko 60 edo hori baino handiagoa izan, eta menpekotasuna neurtzeko baremoan honako item hauetako batean, gutxienez, punturik badu, desgaitasun psikikoa ezingo da inolaz ere ehuneko 50 baino handiagoa izan:
    • “Etxetik kanpoko arrisku egoerak eragotzi”.
    • “Etxetik kanpoko joan-etorriak planifikatu”.

e) Baldin eta III. graduko mendekotasuna aitortua izanez gero, ezin da modu iraunkorrean okupatu plaza bat egoitza batean.

 

Araudia

 

Foru Gobernu Kontseiluaren 55/2017, Foru Dekretua, azaroaren 28koa. Onartzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobide gisa taxi zerbitzua erabiltzeko laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.  ALHAO 137 zk.,  29/11/2017.

Aldatzea mugitzeko arazoak dituzten pertsonei bideratutako eta taxia garraiobide alternatibo modura erabiltzeko laguntzen urteko deialdia 2020ko ekitaldia ALHAO 144 zk.2019/12/16