angle-left null TR Ziurtagiria (TRACES) eskatzea bizirik dauden animalien Europar Batasunaren barruko mugimenduetarako

Ziurtagiria (TRACES) eskatzea bizirik dauden animalien Europar Batasunaren barruko mugimenduetarako

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Etxe abereak Europar Batasunaren barruan helburu komertzialekin leku batetik bestera eramaten direnean, TRACES (Trade Control and Expert System) izeneko agiria eraman behar da. AFAren Abeltzaintza Zerbitzuari dagokio agiri horiek egitea.

Garraiatu beharreko animaliak egokiak izan behar dira lekualdatzeko, bai osasunaren ikuspegitik bai animaliaren ongizatearenetik. Egokiak direla bermatzeko, dagokion berariazko albaitari ziurtagiria egin behar da TRACES agiria eman aurretik, animalien ezaugarrien araberakoa (espeziea, sailkapen zooteknikoa, animaliak nora eramango diren…)

Gainera, kontuan izan behar da, aurreikusitakoaren arabera zortzi ordutik gora iraungo duten bidaietarako, TRACES agiria egin aurretik, garraiolariak Bidaiatzeko Plana egin behar duela, besteak beste bidaiaren iraupenaren, espeziearen eta helmugaren araberakoa, eta aurreikusitako geldialdiak ere adierazi beharko ditu, animaliak bizirik garraiatzeko baldintzak arautzen dituen araudian ezarritakoa betez. Bidaiatzeko Plana (nabigazio koadernoa edo “NK” deritzo teknikoki) nahitaez aurkeztu behar da TRACES agiria eman ahal izateko.

NKri buruzko argibide gehiago, hemen.

Europar Batasunaren barruan animaliak lekualdatzeko TRACES agiriak eman ahal izateko, inprimaki normalizatuan egindako eskaera bidali behar da, bidaia hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago, eta hauei buruzko informazioa jaso behar du:

 

Laburbilduz:

Agiri hauek aurkeztu behar dira Abeltzaintza Zerbitzuan:

  • Eskaera inprimakia

  • Animalien egoerari buruzko albaitari ziurtagiria

  • Bidaiatzeko Plana (NK), bidaiaren ezaugarriak direla-eta behar izanez gero

Informazio gehiago

 

Zer da TRACES:

  • Ziurtagiria Europar Batasunaren barruan animalien trukea egiteko. 

  • TRACES (TRAde Control and  Expert  System) Europako Batzordearen lanabes bat da, EBko herrialdeetatik pasatzen diren edo kanpotik EBra inportatzen diren animalien mugimenduak, abere eta ez-abere jatorriko produktuak, pentsuak eta landareak erregistratzekoa, elikagaien eta kontsumitzaileen segurtasuna zaintzeko xedez.