Zikloa: “Europaren ideiaren historia”

Créditos de la imagen:

Rapto de Europa pintado por Pinturicchio en 1509 para el Palacio de Pandolfo Petrucci en Siena

The Metropolitan Museum of Art

 

“Europa nazio bat da, nazio askoz osatua" (Montesquieu)"

 

EUROPA: TRAGEDIAS Y ESPERANZAS DE UN PROYECTO PARA LA HUMANIDAD.

Ziklo honen helburua ez da Europaren historia (zer gertatu zen Europan unez une), baizik eta gogoeta bat egitea kontinenteak munduan izan zuen eginkizunaz eta errealitate horren aurrean izan ziren proiektu alternatiboen ideiez. Era beran, xedea da pentsatzea historian nola aldatuz joan den lurralde horretakoa izatearen pertzepzioa, emaitza desberdinekin.

 

                                                                                                                   Antonio Rivera

                                                                                                                   Historia Garaikideko katedraduna

                                                                                                                   Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHU

*OHARRA: edukiera betea.

PROGRAMA


2020ko otsailaren 6a

  • Europa: una idea moderna

                Juan Pablo Fusi, historialaria.

                Hasierako gogoeta bat azken bi mendeetan Europari buruz izan den ideiaz eta errealitateaz, arreta berezia jarrita gainerakoez baino gehiago egin edo pentsatu zuten aitzindariengan eta pentsalariengan.

 


2020ko otsailaren 13a

  • La crisis de la conciencia europea: el siglo XVII y el origen de nuestro mundo.

                  Luis Garagalza, Filosofia irakaslea, UPV-EHU.

                 Modernitatea garai asaldagarri eta gogoetatsu baten fruitu da, zeinetan jaio baitzen egun subiranotasunaz dugun ideia. Eta hortik abiatuta sortu dira politika eta Estatu modernoa nahiz eskubidearen/eskubideen kontzeptua.

 


2020ko otsailaren 20a

  • La federación europea, la paz universal y los derechos humanos

                    José Mª Portillo, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

                  Ilustratuek ikusi zuten Europa desberdinen arteko federazio gisa, zeinak, itunaren bidez, nazioen arteko bakea zaindu eta eskubideen proiektu unibertsal bat proposatuko baitzuen guztientzat.

 

 


2020ko otsailaren 27a

  • Un proyecto liberal e (inter)nacionalista: la Joven Europa.

                Rafael Ruzafa, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

                Estatu tradizionalen proiektuaren aurkako proiektu alternatibo baten alde egiten zutenen desira bat ere izan zen Europa XIX. mendean. Proiektu horrek, neurri handi batean, tradizionalen proiektuaren funtsezko kontuei erantzuten zien.

 


2020ko martxoaren 5a

  • Europa como proyecto autoritario: de Napoleón al Kaiser (y al Fürher).

               José Mª Ortiz de Orruño, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Noizean behin, Europako aitzindariek proiektuak garatu zituzten. Haietan kontinentea indarrez batzen zen eta eredu pertsonal eta nazionalisten zerbitzuan.

 


2020ko martxoaren 12a

  • Un subcontinente gobernando el mundo: de la belle époque al suicidio de Europa.

              Antonio Rivera, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Kapitalismoaren eta estatu-nazio dinamikoen eskutik, azpikontinente txiki batek mundua gidatu zuen eta unibertsal bihurtu hura ikusteko era. Zibilizazioaren estasia eta hondamendia izan zen.

 


2020ko martxoaren 26a

  • PanEuropa (1923): el proyecto personal de Coudenhove-Kalergi.

               Antonio Rivera, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Ideia europazaleak hainbat aurkezpen modu izan ditu. Coudenhove-Kalergirena (1894-1972) izan zen berritzailenetako, hausnartuetako eta eragin handikoenetako bat (baita ezezagunenetakoa ere).

 


2020ko apirilaren 2a

  • El continente de los totalitarismos.

               Javier Ugarte, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Europako totalitarismoek xede bat izan zuten ideia politiko jakin batzuen, proiektu pertsonalista baten eta herrialde jakin batzuen interesen bidez baturik zegoen Europarako.

 


2019ko apirilaren 23a

  • Los padres de Europa: proyecto y realidad.

               Víctor M. Amado Castro, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Bigarren Mundu Gerraren eskarmentu katastrofikoak Europako batasunerako proiektu bakezale eta lankidetzazkoak eragin zituen, eta errealitate eta oinarri bihurtu ziren egungo gure Batasunerako.

 


2020ko maiatzaren 7a

  • Europa glocalizada: cómo manejarse con 28 (o más).

               Víctor M. Amado Castro, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Berlingo harresiaren erorikoaren eta globalizazioaren baldintza berrien ondorioz, Europako proiektua inoiz baino gehiago garatu da, baina zalantzan ere jarri da hainbat subiranotasunetatik.

 


2020ko maiatzaren 14a

  • España y Europa: una relación compleja

               José Mª Portillo, Historia Garaikideko irakaslea, UPV-EHU.

               Ilustrazio garaitik jarri izan zen zalantza Espainiak Europan duen lekuaz eta Espainiaren eta mendebaldeko zibilizazioaren loturaz. XIX. eta XX. mendeetan, hainbat arrazoi direla-eta, zalantza horiek piztu egin ziren, eta, 1986tik aurrera, bere onera etorri zen lotura hura.

 


2020ko maiatzaren 21a

  • ¿Tiene futuro la idea europea?

               Ramón Jáuregui, Europako Parlamentuko diputatua.

               Europako Parlamentuko diputatu izan zenak 2019ko udara arte izan zuen eskarmentutik abiatuta, hausnarketa bat proposatzen du Europako egungo errealitateak dituen aukerei eta arriskuei buruz.