Ikasleen Ordezkariak

Ikastaro eta tailerretan parte hartzen duten erabiltzaileek jarduera horien funtzionamendu eta hobekuntzan parte hartze aktiboa izateko eskubidea izango dute. Horretarako, talde bakoitzeko ordezkari titular bat eta ordezkoa aukeratuko dituzte, Hirugarren Adinekoen Elkartegietako talde teknikoari edozein unetan kexak eta iradokizunak helarazteko. Talde teknikoek eskaera horiei erantzuteko konpromisoa izango dute.

Taldeetako ordezkariak ikasturte bakoitzean aukeratuko dira. Ikasleen ordezkariek Ordezkarien Batzordea osatuko dute.

Batzordean ikastaroetako ordezkarien artetik gehienez 15 pertsona izango dira. Ahalegina egingo da batzorde honen ordezkaritzan emakumeen eta gizonen presentzia parekidea izan dadin.

Batzordea talde teknikoarekin bilduko da gutxienez ikasturte bakoitzaren hasieran eta

amaieran. Bilera horietan antolaketa eta funtzionamendu gaiak landuko dira, programaren funtzionamendua hobetu eta ikasleen beharrizanetara egokitzeko.

Atal honetan argitaratzen ditugu Hirugarrren Adinekoen Elkartegietako ikastaroetako ordezkariekin eta lantalde teknikoarekin egindako bileren aktak eta baita herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzen duten beste alderdi batzuk ere.