ABISUA

 

Berdintasun eta Giza Eskubideen dirulaguntzen deialdiak

Alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak emandako idazketan, administrazio-prozeduren epe eta epe bukaera guztiak ex lege etetea agintzen da.

Ondorioz, etenda geratzen dira Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren dirulaguntzen deialdiak ebazteko prozedurak, alarma-egoera amaitu arte. Alarma-egoera amaitu ondoren, eta deialdiak behar bezala ebatzi ahal izateko, epe bat emango zaie erakunde eskatzaileei, COVID-19ko osasun-krisiaren ondorioz proiektuetan eta haien aurrekontu-zenbatespenean izan diren aldaketen berri eman dezaten.

Lankidetzarako laguntzak

Dirulaguntzak: lehiaketa bidezko deialdiak

Deialdi horien bidez, 3 laguntza lerro desberdin babesten ditugu.

1.    Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez finantzatzeko deialdia, hiru urteko iraupenarekin.  Proiektu horiek gauzatzeko diru kopurua 478.499,90 euro da
Diruz lagundutako 2017ko proiektuen informazioari eutsiko zaio, berdinak baitira.

2.    Gizarte eraldaketarako hezkuntza deialdia, zeinaren xedea baita babestea genero ikuspegia oinarri egiten diren ekintzak, arabarren artean konpromiso solidarioko jarrerak sustatzen dituztenak. Proiektu horiek 2018an gauzatzeko diru kopurua 127.273,18 euro da.
Sartu 2018ko esku hartzeak

3.    Irabazteko asmorik gabeko erakundeek sustatuta eta genero ikuspuntua oinarri garapen bidean dauden herrialdeetan burutu beharreko garapenerako lankidetzako urteko ekintza puntualen deialdia. Proiektu horiek 2018an gauzatzeko diru kopurua 78.712,14 euro da.
Sartu 2018ko esku hartzeak