BAK zer da

ABISUA

Alarma-egoera amaitu arte, ezin izango da BAK aktibatzeko kodea posta arrunt bidez bidali. Sentitzen ditugu eragozpenak. 

 

BAK, online jaso dezakezun identifikazio digitala

 

Identifikatu zaitez izapideak egiteko Arabako Foru Aldundian edo Euskadiko edozein administrazio publikotan.

BAK sistemaren bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabilita, erakunde publikoekin izapideak egin ahal dira. 

Lor ezazu zure BAK

 

Zer da BAK kodea?

BAK identifikazio bitarteko eta sinadura elektronikoko doako sistema da, izapideak online egin ahal izateko. Sistema erraza da, NAN/AIZ dokumentuarekin eta pasahitzarekin soilik formularioak betetzea ahalbidetzen dueña.

“Hodeian” dagoen ziurtagiri bat da, eta IZENPE erakunde ziurtagiri-emailearen pertsona fisikoei dago bideratuta, Dagoeneko BAKQ izanez gero, ez dugu BAK eskatu beharrik, izan ere, pasahitza berbera da.

Halaber, BAK lortzeko, ez duzu aurrez aurre aurkeztu beharrik. Arabako Foru Aldundiak prestatutako formularioan lor dezakezu, beheko irudian klik eginez.

Zer egin dezakezu?

Arabako Foru Aldundiak herritarrentzako zerbitzu digitalak hobetu nahi ditu, eta egunetik egunera izapide gehiago gaitzen ari da herritarrek behar dituzten beharrei eta gestioei erantzuteko.

Arabako Foru Aldundian, hauek egin ahal izango dituzu:

  • Errenta-aitorpenaren aurrekariak lortzea
  • Errentaren aitorpena ikustea eta baieztatzea
  • 2019ko errentaren aitorpena Ogasunari bidaltzea
  • Zerga ziurtagiriak lortzea

Nola eskuratu BAK

Zuzenean-eko edozein bulegotara edo Osakidetzako zentroetara joan zaitezke BAKQ lortzeko: zuzenean lortzen duzu BAK. Gogoan izan BAKQ izanda, zerbitzu elektroniko gehiagotara jo ahalko duzula.

Edo ordenagailuz eskatu, Arabako Foru Aldundiak hiru urratseko sistema prestatu baitu, BAK identifikazioa lortzeko.

 

1. URRATSA  

Bete Arabako Foru Aldundiaren eskabidea aldundian bertan ditugun datuekin, egiaztatzeko nor zaren.  

2. URRATSA  

Aktibazio pasahitza bidaliko dizugu posta arruntaz zure etxeko helbidera. Pasahitzak ditu AR eta 12 digitu (zenbakiak eta letrak).

3. URRATSA  

Azkenik, BAK pasahitza lortuko duzu eskabidea beteta IZENPEn, zure datuak balidatu ahal izateko.

 

Prozesuan zehar, esango dizugu ea dagoeneko daukazun BAK edo BAKQ, pasahitza gogora dezazun bakarrik. Ez badituzu datu zuzenak Arabako Foru Aldundiko Ogasunean, gure bulegoetara etorri beharko duzu informazioa eguneratzeko..