Twitter   Youtube    Instagram  

Jarrai gaitzazu sare sozialetan     

Hemeroteka (beheko solairua)

Hemeroteka Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

 

Bertako prentsa historikoaren bildumaren atal bat online kontsultatu daiteke:

                      — Heraldo Alavés. 1915-1923.
                      — La Libertad: diario de Vitoria. 1897.
                      — La Libertad: el diario más antiguo de Vitoria. 1915-1923.
                      — El Debate. 1917-1923.

Halaber, gaur egungo prentsa digitalizatua kontsultatu daiteke:

  •  EAEko eta Nafarroako 11 egunkari 2004tik aurrera (HemerotekaPlus, online).
  •  Munduko prentsa, 2001etik aurrera (i-Conoce, online).
  •  EAEko eta Nafarroako 13 egunkari 1977tik aurrera (diskotan).

Arlo anitzeko datu baseak, online kontsultatzeko nahiz bertan kontsultatzeko: legeria bildumak, hala nola ARANZADI (Westlaw.ES, Atal honetan bakarrik eskuragarria), erreferentziako lanak, Cuadernos de Pedagogía aldizkaria, etab.

Interneterako sarbidea dauka, librea eta dohainik, baita bulegotika baliabideak ere, informazio eta eduki hemerografikoak kontsultatzeko bakarrik erabil daitezkeenak. Interneterako sarbidea WIFI sarearen bidez egiten da (erabiltzaileek ordenagailu eramangarria edo beste gailu bat ekarri behar dute).