Erosketa iradokizunak

Zuen funtsetan ez dagoen liburu bat behar dut, baina...
... eros dezakezue eta zuen liburutegian eduki?

 

Desideraten edo bibliografia iradokizunen bidez, interes orokorrekoa den eta liburutegiak bere funtsetan ez daukan edozein dokumentu (diskoak, filmak, liburuak, aldizkariak…) eros dadila eska dezakezu. Behin eskaera egin ondoren, hura izapidetu behar den ala ez aztertuko du erosketa zerbitzuak, liburutegiaren erosketa politika oinarri. Ez dira desideratatzat joko literatura nobedadeak. Eskatutako dokumentua erosiz gero, hura eskuragarri dagoenean jakinaraziko da.

Honela egin daiteke desiderata:

  1. Online katalogoaren bitartez, txartel-zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatzea beharrezkoa da (gomendatutako aukera)

  2. Imprimaki honen bidez

  3. Jendea atenditzeko erakusmahaietan eskuragarri dauden inprimakiak bete

Gogoratu liburutegiak ez duela hitz ematen sistema honen bidez eskatutako material guztiak erosiko dituenik.

Erosketa iradokizunak - Kultura etxea