Rentafacil-en proposamena jasotzen badut

Rentafacil errenta aitorpenaren proposamenak dira, Arabako Foru Aldundiak zergadunei etxera bidaltzen dizkienak. Proposamen horiek gure zerga fitxategietan agertzen diren datuen arabera egiten dira.

Familia unitate bateko kidea bazara, zuretzat onuragarrien den proposamena bidaltzen dizugu, banakoa edo baterakoa.

Proposamena zure helbidean jasotzen baduzu, egiazta ezazu astiro eta ados bazaude hemendik onar dezakezu. Ados ez bazaude, hitzordua eskatu beharko duzu Ogasuneko gure bulegoetan aldatzeko.


Rentafácil-en proposamena bidali al dizugu?

Hemendik rentafácil-en proposamena bidali dizugun egiazta dezakezu. Oraindik ez baduzu jaso, egoitza elektronikoaren bidez, bistaratu dezakezu.


Rentafácil-en proposamena onartu nahi duzu?

Ados bazaude, hemendik rentafácil-en proposamena onar dezakezu. Horretarako, zeure IFZ eta aitorpenaren emaitza adierazi beharko dituzu.


Rentafácileko zure proposamenaren egoera egiaztatu nahi duzu?

Hemendik egiazta dezakezu rentafácileko proposamenaren egoera. Eragiketa hori egiteko zure IFZ adierazi behar duzu.


Rentafácil-en proposamena aldatu nahi duzu?

Rentafácil-en proposamenean aldaketaren bat egin nahi baduzu, Ogasunaren bulegoetara etorri beharko duzu, hitzordua eskatu eta gero. Hemen eska dezakezu aurretiko hitzordua, egin beharreko aldaketak egiteko. Hala ere, kontua aldatu baizik ez baduzu egin nahi, zeure finantza erakunde laguntzailera joan beharko duzu.


Finantza entitate laguntzaileak

Aldez aurreko hitzordua

Rentafácil-en proposamena aldatu nahi duzu?

Rentafácil-en proposamena jaso eta aldaketaren bat egin nahi baduzu, Ogasunaren bulegoetara etorri behar duzu, hitzordua eskatu eta gero. Hemen eska dezakezu aurretiko hitzordua, egin beharreko aldaketak egiteko. Hala ere, kontua aldatu baizik ez baduzu egin nahi, zeure finantza erakunde laguntzailera joan beharko duzu.

Hitzordua eskatu rentafácil-en proposamena aldatzeko


Foru Ogasunaren bulegoetan aitorpena egin nahi duzu?

Rentafácil-en proposamena ezbaduzu jaso eta Foru Ogasunaren bulegoetan aitorpena egin nahi baduzu, hemendik hitzordua eska dezakezu.

Hitzordua eskatu Foru Ogasunearen bulegoetan aitorpena egiteko

Laguntza Programa

Foru Ogasunak zure eskura jartzen du errentaren laguntza programa, aitorpena zure ordenagailutik egin dezazun.

 

Laguntza programa instalazioa

Deskarga ezazu laguntza programa zure ordenagailuan. Artxiboa deskargatu ondoren, pantailan adierazten diren jarrabideei kasu egin behar diezu.

 

Programaren eskakizunak

  • Sistema Eragilea Windows Vista (Internet Explorer 8 edo goragoko bat), Windows 7, Windows 8 edo Windows 10

  • Softwarea: Microsoft .NET Framework 3.5

  • Acrobat Reader DC.

Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zure PCra. Behin fitxategia jaitsitakoan, deskonprima ezazu zure ekipoan, eta exekutatu HAPF00.command

 

Programaren eskakizunak

  • Sistema Eragilea MacOS Sierra (versión 10.12.6).

  • Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, fitzategia hemen duzu eskura, honako urrats hauei jarraituz.

  • PDF irakurlea.

Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zuere PCra. Behin fitxategia jaitsita, deskonprimatu zeure ekipoan eta sartu terminalean, koka zaitez deskonprimatu duzun direktorioan eta abiarazi komando hau: chmod +x HAPF00.sh

Ondoren, terminal horretatik bertatik, exekutatu HAPF00.sh fitxategia.

 

Programaren eskakizunak

  • Sistema Eragilea: Ubuntu 16.04 LTS.

  • Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, honako urrats hauei jarraituz.

  • PDF irakurlea.

  • Interneteko konexioa eduki behar duzu programa erabiltzeko.

  • Instalazioa egiterakoan edo aplikazioak exekutatzerakoan arazorik baduzu, irakur ezazu "Leame" artxiboa edo arazoa konpontzeko sar zaitez Laguntza teknikoa orrira.

  • Argibide gehiago nahi izanez gero, sar zaitez hemen: Egin ezazu zure aitorpena.

  • Laguntza programa lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da.

  • Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.

 

Nola egin ezazu zure aitorpena

Foru Ogasunak zure eskura jartzen du errentaren laguntza programa, zerga honen aitorpena zure ordenagailutik egin dezazun.

Jarraian, laguntza programa exekutatu beharko duzu eta aitorpena egiteko hurrengo pausoak eman.

1. Gehitu zure zerga datuak aitorpenari

Errentaren gaineko zergaren kasuan, Foru Ogasunaren fitxategietan eskuragarri dauden zerga datu eguneratuak gehituz, zure aitorpena egiten lagun diezazukegu, egoitza elektronikoan sartuz.

Gogoan izan ez bazaude egoitza elektronikoan alta emanda, bertan sartu behar duzula, zure ziurtagiri digitalarekin edo itsaontzi-jokoarekin identifikatuta, eta alta izapidetzeko pausoak eman behar dituzula.

2. Sartu aitorpeneko datuak

Zure aitorpeneko datu guztiak laguntza programan sartu beharko dituzu. Zerga datuak idatzi badituzu, aitorpena berrikusi eta behar bezala bete beharko duzu, egoki deritzozun informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz.

Gogoan izan aitorpenean nahitaez sartu behar dituzula zure diru sarrera guztiak, gastuak, atxikipenak eta kenkariak.

3. Aurkeztu aitorpena Foru Ogasunean

Bi modalitate dituzu.

  • Foru ogasunak eginiko PFEZaren laguntza programa erabiliz eta aurkezteko agiriak inprimatuz (ez da beharrezkoa aurkeztea aitorpen guztia inprimatuta).
  • Bidali zure aitorpen telematikoa ordenagailutik. Egoitza elektronikoan sartu beharko zara.