Araba Egoitza Elektronikoa

FAQs

Nola aurki daitezke izapideak?

"Izapideen bilatzailea" tresnaren bitartez Egoitza Elektronikoan dauden izapideen inguruko informazioa aurki daiteke.

Egoitzaren pantailetan bilaketarako atala dago. Atal horretan testu eremua dago aurkitu beharreko testua idazteko, bai eta "Bilatu" botoia eta "Bilaketa aurreratua" egiteko esteka ere.

"Bilaketa aurreratua" klikatuz gero, bilaketa zehatzagoa egiteko behar diren irizpideak zehazteko orria agertuko da.

 

Noiz erabil daiteke Egoitza Elektronikoa?

Urte osoan eta eguneko ordu guztietan, eta nonahitik.

Epeak direla eta, kontuan eduki behar da egun baliogabeetan gertatzen diren jasoketak hurrengo egun baliodunean egintzat joko direla, hain zuzen ere 00:00:01ean. Egun baliogabeak urteko egun baliogabeen egutegian azaltzen dira.

Hemen dago Arabako Foru Aldundiarentzat epeak zenbatzeko 2011n baliogabeak diren egunen zerrenda.

 

Egoitzako zerbitzuak seguruak dira?

Herritarren eta Egoitzaren arteko komunikazioak seguruak dira. Informazioa kodetuta transmititzen da, eta ziurtagiri elektronikoek bi aldeak (hartzailea eta bidaltzailea) nortzuk diren bermatzen dute. Interneten bidez bidaltzen diren datu pertsonalak kodetu egiten dira eta gero, Egoitzako sistemetan gordetakoan, babes sistemak ezartzen zaizkie, Datu Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoan eta beraren arautegian ezarritakoa betetzeko.

 

Zer egin behar da izapide jakin batzuk gogokotzat jotzeko?

"Nire gogoko izapideak" tresnaren bidez aurretik gogotzat jotako izapideen zerrenda agertzen da. Horrez gainera zerrenda kudeatzeko tresnak ere agertzen dira: hurrenkera aldatu, izengoitiak esleitu edo ezabatu.