Araba Egoitza Elektronikoa

Lege oharra

Egoitza Elektronikoaren titulartasuna eta erantzukizun araubidea

 

Apirilaren 5eko Diputatuen Kontseiluaren 26/2011 Foru Dekretu bidez (2011ko apirilaren 18ko 47. zk.ko ALHAO), Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortu zen, eta bere titularra eta edukien eta kudeaketa teknologikoaren organo arduradunak identifikatu ziren. Ondorioz, jendaurrean jarri behar dira eduki horiek bai eta egoitza elektronikoaren erantzukizun araubideari buruzko beste alderdi batzuk ere.
 
• INFORMAZIOAREN ETA ZERBITZUEN OSOTASUN, EGIAZKOTASUN ETA GAURKOTASUN PRINTZIPIOA.
 

Arabako Foru Aldundiaren erantzukizun izango da egoitza elektronikoaren bidez jaso ahal diren informazioa eta zerbitzuak osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen.

Arabako Foru Aldundiak informazio zehatza emango du, eta ahalik eta azkarren gaurkotuko du, hutsak egin ez daitezen eta horiek zuzentzen, antzeman bezain laster.

Arabako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du egoitza elektronikoan argitaratutako elementuetan edo konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta gaurkotzeak egiteko eskumena, edozein momentutan eta aurretik abisatu gabe.