Oilagor ehiza Kuartangoko ehiza barruti sozialean

Kuartangoko ehiza barruti soziala Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du, 4.815 hektareako azalera dauka eta Gasteiztik 25 kilometrora dago, Kuartangoko haranean. Bere kokapen geografiko estrategikoak, orografia bereziak eta natura ondare garrantzitsuak aberastasun handia ematen diete, faunari dagokionez, orokorrean, eta ehizari dagokionez bereziki.

Ehiza barruti sozialak oilagorra ehizatzeko sei kuartel edo lote dauzka egun, ehiza haizualdiko ostegun, larunbat eta jaiegunetan (igandeetan izan ezik), abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an salbu. Hauek dira kuartelak edo loteak: (1) Tortura – Zuhatzu iparraldea, (2) Zuhatzu  hegoaldea -Aprikano ekialdea, (3) Iarto, (4) Marinda, (5) Villamanca eta (6) Uribarri - Aprikano mendebaldea.

caza de becada

 

Ehiza ordutegia: 8:30etik 14:30 arte.

Ehizatu daitezkeen espeziea: Kuartel horietan oilagorra ehiza daiteke.

Ehiza modalitatea: Bakarkako “jauzi” ehiza baino ez dago baimenduta.

Sailkapena: Ehiztariak tokikoak, lurraldekoak eta estatu edo erkidegokoak dira eta kategoria bakoitzari atxikitzeko haren NANan agertzen den helbidea hartuko da kontuan, errolda ziurtagiriaren bidez beste bat frogatu ezean. Ildo horretan, tokiko ehiztariak Kuartangoko udal mugartean helbideratutako pertsonak dira, urtero Kuartangoko Udalak ematen duen zerrendan sartuta daudenak; lurraldekoak gainerako Arabako Lurralde Historikoan helbideratutakoak dira, eta estatu/erkidegokoak lurralde horretatik kanpo helbideratutakoak.

Ehiza egunak: Ehiza barruti sozialeko erabiltzaile orok (izan tokikoa, lurraldekoa edo estatu/erkidegokoa), titular gisa nahiz eskopetadun laguntzaile gisa, hiru egun dauzka gehienez sasoian oilagorra ehizatzeko

Baimenak: Lote bakoitzean baimen bi baimentzen dira egun bakoitzeko, pertsona bakoitzarentzat banakoak izango direnak eta, aukeran, laguntzaile bana eraman ahal izango da, eskopetarekin edo hura gabe.

Harrapaketa eta markaketa kupoa: Egunero, baimen bakoitzeko, hiru oilagor harrapa daitezke gehienez, haren titularra lagunduta joan zein ez. Harrapatutako oilagorrei berehala jarri beharko zaizkie ehiza egunaren hasieran emandako eraztunak.

Txakurrak: Baimen bakoitzeko hiru txakur erabili ahalko dira gehienez, ehiztaria bakarrik joan nahiz laguntzailea eraman. Ehiztariek berekin eramaten dituzten txakurrak identifikatuta egon behar dira: txakur bakoitzak bere osasun kartilla eta bere mikrotxipa. Mikrotxipa nahitaezkoa ez den lekuetako txakurrek euren identifikazio txapa eduki behar dute aldean. Behar bezala identifikatuta ez dauden txakurrak ezin erabili izango dira ehizan.

Ehiza egunean ehiztariek ehizatu ahal izateko behar diren jatorrizko agiri guztiak eraman behar lituzkete. Derrigorrezko edozein agiririk ezean ezingo da ehizan aritu eta, hala badagokio, zehapena jarriko zaio.

Zer egin behar dut?

Kuartangoko ehiza barruti sozialeko baimena eskuratzea