Industrialdeak

Arabak industriarako lurzoru eskaintza zabala dauka, Foru Aldundiak nahiz bertako udalek sustaturik, landa zein hiri eremuetan.

Aldundiak sustaturiko lurzoru eskaintza ARABA GARAPEN AGENTZIA S.A.sozietatearen bidez egiten da. Sozietate horrek Agurain, Asparrena, Casablanca, Gojain, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Murga, Langraiz, Okiturri eta Okondoko industria poligonoak kudeatzen ditu.

Aldundiak enpresa txiki eta ertainetarako pabiloi eskaintzan ere esku hartzen du Elkartegien eta Industrialdeen bitartez. Batzuk nahiz besteak modulu-eraikinak dira, baterako zerbitzuak eta tamaina desberdinetako industria lokalak barne hartzen dituztenak. Gaur egun, badaude elkartegiak Araian eta Laudion, eta industrialdeak Aiaran, Agurainen, Amurrion, Langraizen, Campezon, Laudion eta Legutianon.

Arabako Parke Teknologikoa

Parke Araba - Euskadiko Parke Teknologikoak

Arabako Parke Teknologikoa, Vitoria-Gasteiztik 5 km-ra dagoena, teknologia aurreratuen erabilera, berrikuntzen garapena edo I+G jarduera intentsiboa ezaugarri duten enpresetarako kokagune ezin hobea da.

Bere jarduera arloak, batez ere, hauetxek dira: aeronautika, energia, informatika, telekomunikazioak, ingurumena, elektronika, industria automatizazioa eta material berriak.

Parkea paregabeko ingurune batean kokatuta dago. 117 hektareako bere azaleraren erdia baino gehiago basoak eta berdeguneak dira, eta haren urbanizazioa estetikari eta ingurumenarekiko begiruneari garrantzi handia emanez burutu da.

 

Energia berriztagarriei buruzko ikerkuntza: CIC ENERGIGUNE

CIC Energigune

Arabako Foru Aldundiak, autonomia erkidegoko gobernuaren Berrikuntza Proiektuen Funtsari egiten dion ekarpenaren bitartez, CIC Energiguneren jardueraren aldeko apustua egiten du. Energigune ikerkuntza zentro kooperatiboa da eta Miñaon dagoen Arabako Teknologi Parkean dago. Han egiten dituzte ikerketak energia berriztagarrien sektoreko enpresa nagusienek, eguzki eta itsaso energiari buruz edota bionergiaren inguruan, besteak beste.

Vitoria International Airport (VIA)

Vitoria International Airport (VIA) sozietateak Gasteiz-Forondako Aireportuaren sustapena du bere helburuen artean. Sozietate honen jarduera nagusia karga-trafiko berriak, jarduera logistikoak eta aireportuko pisten ondoan kokaturik egon behar duten industriak erakartzea da.

VIA Vitoria International Airport Sozietatea

Centro de Transportes de Vitoria (CTV)

Gasteizko Garraiogunea (CTV) leku estrategiko batean dago kokatuta, Foronda-Gasteizko aireportuaren, RENFEren merkantzia geltoki berriaren, N-1 errepide nazionalaren eta Bilboko portura doan autobidearen ondoan. Intermodalitatea eeta edozein merkaturekiko lotura ahalbideratzen ditu.

Garraioguneak garraio agentzietarako eta biltokietarako pabiloiak ditu, baita gaur egungo garraiogune malgu batek beharrezko dituen zerbitzu guztiak ere, hala nola aduana, bankua, kamioien aparkalekua, biltegi frankoa, hotela, jatetxea, tailerrak, karburante hornitegia eta ibilgailuen garbitegia, eta karga-zentro informatiko bateratua, Europako beste garraiogune batzuekin loturikoa.

http://www.ctvitoria.com/home.php