EUROPA GARA EUROPAR BATASUNA

2000-2020 epean, ekimen askoren bitartez, Arabako Foru Aldundiak Europar Batasunetik etorritako 66 milioi euro baino gehiago kudeatu ditu. Agian ia ez zara konturatu ere egin, baina Europa gure egunerokoan presente dago, modu askotara: naturaz gozatzeko moduan, lanaren bilaketan, eguneratze teknologikoan, enpresen sorkuntzan, gure denbora librean...

Jarraian deskargatu ditzakezun argitalpen hauetan, proiektu horietako batzuk aurkituko dituzu, baita Europak Araban jokatzen duen rolaren balioari buruzko informazio guztia ere, Europaren Eguna ospatu ahal izateko… merezi duen moduan ospatu ere!