Arabako Enplegu Anezkak

Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak hiru enplegu anezka abian jarriko dituzte azaro bukaeran, Gasteizen (2) eta Laudion, langabetuei baliabide eraginkor bat eskaintzeko, lan bat aurkitzeko aukera hobetze aldera.

Izena emateko epea azaroaren 6ra arte egongo da irekita.

Anezkak covid-19ak eragindako osasun krisiari egokituko zaio: saio presentzialak eta lineakoak bateratuko dira, premien arabera, eta segurtasun protokoloak aplikatuko dira (taldeko bileretan gehienez ere hamar lagun, segurtasun distantzia eta maskara nahitaez erabili beharra, gelak desinfektatu eta aireztatzea, eta abar). Halaber, eta edukiei dagokienez, parte hartzaileen gaitasun digitalak indartuko dira.

Programa hau borondatezkoa eta doakoa da, eta 18 eta 60 urte arteko, edozein prestakuntza mailako eta edozein lan sektoretako emakume eta gizon langabetuentzat da, berdin diolarik esperientzia duten ala ez. Horrekin lortu nahi dena da talde askotarikoa eta heterogeneoa taxutzea, hango kideek jakintzak eta esperientziak elkar truka ditzaten eta elkarlanean aritu daitezen lan merkatuan sartzeko.

Parte hartzaileak astean hiru aldiz bilduko dira bost hilabetez eta saio presentzialak eta lineakoak eskainiko dira. Teknikari baten laguntzarekin hainbat jarduera egingo dituzte haien lan bilaketa optimizatzeko: autoezagutzako eta adimen emozionaleko lantegiak, komunikazio dinamikak, curriculum vitae-a eguneratzea eta lan elkarrizketen simulazioa.

Gainera, komunikazioko eta marka pertsonaleko teknika berriak ikasiko dituzte, enplegagarritasun mapa bat taxutuko dute, enpresetara bisitak egingo dituzte eta bilerak egingo dituzte giza baliabideetako arduradunekin, errekrutatzaileekin eta zenbait arlotako adituekin.

 

IZEN-EMATEA

Programa parte hartu nahi dutenek azaroaren 6ra arte eman dezakete izena anezken webgunean, edo aurrez aurre, izena emateko formularioa eskatu, bete eta aurkeztuz Gasteizen eta Laudion gaitu diren bulegoetan.

 

GASTEIZ

Helbidea: Ignacio Ellacuria Udal Ikastegia (Castro Urdiales kalea, 10-12)

Telefonoa: 945 161 860

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara

 

LAUDIO

Helbidea: Laudioko Udaleko Tokiko Garapen Agentzia. ARZA eraikina (Hirugurutzeta kalea)

Telefonoa: 944 034 980

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era

Arabako enplegu anezkak