Gizarte Zerbitzuetako Arretarako Kalitatea

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak eguneratu egin du “Gizarte Zerbitzuetako Arretarako Kalitatea” izeneko bere ataria

 

www.ifbscalidad.eus

 

Atari hau gizarte zerbitzuen arreta hobetzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko nahian kokatzen da, eta tresna baliagarria izan nahi du helburu hori lortzeko. Horretarako, edukiak bi helburu nagusiren inguruan antolatzen dira:

  • GOFEk sustatutako kalitate ekimenak eta profesionalek, senideek eta erabiltzaileek erakundearen esparruan egindako ahalegina ikusaraztea, ekimen horien esparruan diseinatutako eta aplikatutako material guztiak eskuratu ahal izatea erraztuz: eskuliburuak, jardunbide egokien gidak, ebaluazio metodoak eta kalitatea bermatzeko metodoak.

  • Laguntza praktikoa ematea zerbitzuetan arretaren kalitatea hobetzeko interesa dutenei, honako hauen bidez:

    • Jardunbide egokien gomendioen banku bat, erraz kontsultatzeko modukoa, aukera ematen duena gomendio bakoitzaren edukira zuzenean sartzeko.

    • Tresna banku bat, aukera ematen duena arretaren kalitatea ebaluatzeko eta bermatzeko metodoak eta arreta estandarrak hautatzeko.

    • Liburutegi birtuala, etengabe eguneratua

Irudi aldaketaz gain —modernizatua eta intuitiboagoa—, aukera emango dizugu jarrai gaitzazun eta berritasunak jaso ditzazun gure TWITTER kontuaren bidez.

 

Bisita ezazu, bertan nabigatu, eta jarrai gaitzazu twitter-ren bidez:  @ArretaKalitatea