Twitter   Youtube    Instagram  

Jarrai gaitzazu sare sozialetan     

Haurrak eta gazteak

Haur Saila

 
 
 
 

Espazio honen erabiltzaileak haurrak eta 16 urte arteko gazteak dira, eta haientzako giro aproposa eta atsegina lortzeko egokituta dago. Alde batetik, txikienentzako eremu bat dago, 4 mahaitxo eta bakoitza 4 aulkitxorekin, eta bestetik nagusientzakoa, irakurtzeko 12 tokirekin eta beste 18 tokirekin ikas eremuan.

Eremua osatzeko, katalogoari buruzko kontsultak egiteko bi OPAC-ak daude, eta 4 ordenagailu interneten sartzeko, erreferentziazko lanak kontsultatzeko, hezkuntza jokoetarako eta baliabide ofimatikoekin lan egin ahal izateko (Word, PowerPoint…).

Era berean, aipatu behar da wi-fi sarea eremu osoan erabil daitekeela.


Liburuak generoaren eta adinaren arabera antolatuta daude. Piktograma eta kolore batzuen bidez bereiz daitezke.

  • Piktogramak, zeinak txiki txokoari eta lehen irakurketei buruzkoak baitira.
  • Kolore ezberdinetako gomets-ak, zeinak bat baitatoz adinaren araberako literatura sailkapenekin.
  • Laukizuzen urdina, zeinak dibulgazio liburuak adierazten baititu.
  • Laukizuzen gorria, berriz, Gurasoen liburutegiko funtsek daramate, eta laukizuzen berdea, profesionalen liburutegikoek.

Gainera, bertan egiten dira irakurzaletasuna sustatzeko programatzen diren zenbait jarduera ere: ipuin kontalariak, idazten ikasteko lantegiak, komikiak, poesia, topaketak idazle eta ilustratzaileekin, etab.

Gazte liburutegia

 
 
 
 

 

 

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako txoko honetan ikasketarako eta dibertitzeko baliabideak daude. Erreferentzia orokorreko eta diziplina anitzeko dokumentuak kontsultatu daitezke, batez ere liburuak, eta gazteentzako aldizkariak, musika CDak eta Interneterako WIFI sarbidea ere badaude.

42 irakurleku ditu, gazteek eskolako lanak egiteko eta aisialdian irakurtzeko aukera izan dezaten. Interneterako sarbidea eta baliabide ofimatikoak dituzten 4 ordenagailu partekatzen ditu Haur Sailarekin. Gainera, ordenagailu eramangarriak ekarri eta Interneten sar zaitezkete WIFI bidez.