2024-2025 Hezkuntza programa

2024-2025 ikasturterako, aurten ere, Arabako Museoek hainbat proposamen plazaratzen dituzte, IKASLE ETA IRAKASLEENTZAKO baliabide didaktikoa izan dadin eta PUBLIKO OROKORRARI eta FAMILIEI zuzendutako PROGRAMA PUBLIKOA, Museoen eta gizartearen arteko zubi gisa.

Proposatutako jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira.

 

Programa deskargatu (PDF)

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

educacionmuseosyarqueologia@araba.eus

Ikasle eta irakasle

BISITA - LANTEGIA

Bisita interaktiboa eta lantegi didaktikoa elkartzen ditu. Bi jarduera egingo dira: museo batera BISITA, hautatutako gaiaren araberakoa, jardueraren bati lotuta, eta ondoren LANTEGIA egingo da.

Iraupena:: 2h.

Haur hezkuntza Lehen Hezkuntza

BISITA INTERAKTIBOA

Hautatutako gaiaren araberako museo aretoak bisitatzearekin batera, talde bakoitzari egokitutako jarduerak egingo dira aretoetan bertan.

Iraupena: 2h.
 

Lehen Hezkuntza DBH Batxilerra

BISITA GIDATUA

Bisita azaldua, orokorra edo gaikakoa, edo hastapen bisitak taldean pertsona ugari biltzen direnean.

Iraupena: 1h.

 

DBH Batxilerra Helduak


BISITA KONBINATUAK

Bisita horiek hirian zeharko txangoak eta hautatutako gaiarekin zerikusia duen museo bat ikustea uztartzen dituzte edo, gaia dela eta, zerikusi zuzena duten bi museo ikustea.

Iraupena: 2h. 30 min.

Lehen Hezkuntza DBH Batxilerra

HEZKUNTZA BEREZIA

Bisita-lantegiak premia berezietako ikastetxeentzat Esaguzu zer interesatzen zaizun. Zer oztopo izaten duzu museoak bisitatzean? Nahierara erabiltzeko programa bat prestatuko dizugu. Zer premia daukazun aztertu, eta zure neurrira eginiko jarduera bat proposatuko dizugu.

PRESTAKUNTZA BISITAK

Irakasleei eta hezitzaileei zuzendurik daude, irailean eta urrian. Helburua da hobetzea museoak baliabide gisa erabiltzeko ikuspegia eta bisita egiteko baliabide egokiak eskaintzea.

Iraupena: 1h.

 

UDA MUSEOETAN

Udako campusak eta/edo udalekuak antolatzen dituzten ikastetxe guztiei zuzendutako tailerrak eta bisitak.


Programa publikoak

BISITA GIDATUA

Bisita azaldua, orokorra edo gaikakoa, edo hastapen bisitak taldean pertsona ugari biltzen direnean.

Iraupena: 1h.

BISITA KONBINATUAK

Bisita horiek hirian zeharko txangoak eta hautatutako gaiarekin zerikusia duen museo bat ikustea uztartzen dituzte edo, gaia dela eta, zerikusi zuzena duten bi museo ikustea.

Iraupena: 2h. 30min.


Haurrak eta familiak

BISITAK FAMILIAN

Jarduera hau norbanakoei zein familiei eskaintzen zaie; ikustaldi azaldua da, zeinak taldeari egokitutako azalpenak eta jarduerak uztartzen dituen bisitan zehar. Helburua: Arabako ondarea familian gozatzen ikastea.

Iraupena: 1h. 30 min

ERDU ETA OSPATU ZURE URTEBETETZEA MUSEOAN!

Larunbat goizetan aukera ematen dugu urtebetetzea museoan ospatzeko, gure ondarea gozatuz eta jolas eta olgetarekin uztartuz. Aukeran dira BIBAT museoa (Arkeologia museoa eta Fournier Karta museoa), Natura Zientzien museoa eta Arma museoa.

Adina: 5-10 urte


UDAKO PROGRAMA

Bisita gidatuak eta jarduerak.

Adin guztiak.

GABONETAKO PROGRAMA

Oporretarako proposatzen dugun jarduera, txikienei eskainitakoa osatzeko asmoz proposatua: haien adinei egokitutako lantegiak eta ikuskizunak eskaintzen dizkiegu.

Adina: 5-11 urte