Doitasuneko Nibelazio Sarea

Arabako doitasuneko nibelazio sarea 257 seinaletan gauzatu da; horietatik, 5 bat datoz IGNren REDNAPekin.

Altitude eta azalpenen zerrenda

REDNAPek egindako erreferentzia sistema altimetriko ofizialera egokitzeko xedez, Arabako doitasuneko nibelazio sarea birdoitu da 2012an. Kalkulu hori AFAren eta IGNren arteko lankidetza hitzarmen baten emaitza izan da.

Orri honen bitartez Arabako doitasuneko nibelazio sareko altitudeen zerrenda deskarga daiteke, baita seinale bakoitzaren oinplano bat eta azalpenak ere.

IGNren web orrian REDNAPi (Doitasun Handiko Nibelazio Sarea) buruz argitaratuta dagoen informazioa kontsultatu ahal da.

Arabako doitasuneko nibelazio seinaleen oinplanoa

GeoAraba atariaren bidez, bertako doitasuneko nibelazio sareko irudikapen grafikoa bistaratu eta deskargatu ahal da.