Dohaintzak

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak eskertzen du bere funtsak aberastu eta eguneratzen, komunitatearen interesak asebetetzen eta egun dituen bildumak osatzen lagun dezaketen dokumentuen dohainitzak. Liburutegiak ezin du konpromisoa hartu egiten zaizkion dohaintzen dokumentu guztiak bere funtsaren baitan sartzeko. Gure bildumarako interesa, erabilgarritasuna eta egokitasuna baloratuko dira.

Dohaintzak ekarri aurretik, dohaintzak onartzeko irizpideak irakurri behar dituzu, eta eman nahi dituzun liburuak, CDak, DVDak jasotzen dituen eskabidea bidali.

Arau orokorrak

  • Dokumentu bat onartua izan dadin, bildumarako egokia izan eta erabiltzaileen informazio beharrak asebete behar ditu. Liburutegiak ezin du konpromisoa hartu egiten zaizkion dohaintzen dokumentu guztiak bere funtsaren baitan sartzeko.

  • Onik zaindutako agiriak soilik onartuko dira.

  • Ez dira dohaintza anonimoak onartuko. Honako agiria bete behar da, nahitaez, dohaintza egin baino lehenenago. Eskainitako dokumentuak onartu edo atzera bota izanaren berri ematen duen gutuna edo posta elektronikoa bidaliko da.

  • Dohaintza egin dela, behin betikoa izango da eta ezin izango da atzera egin, ondorioz liburutegiak funtsak egoki ikusten duen moduan banatu, antolatu, onik zaindu eta erabiltzeko eskubidea beretzat gorde du. Bildumarako interesik ez duten dokumentuak beste zentro batzuetara bideratuko dira edo GKEei emango zaie, ahal denean.

Liburutegiarentzat interesa izan dezaketen dokumentuak

  • Katalogoan ez dauden eta edukia edo egunerokotasunagatik interesekoak diren liburu, aldizkari, film edo diskak.

  • Jada, funtsean dauden materialak, erabiltzen ari den ale kopurua handitzeko komenigarri bada edo hondatuta daudenak berritzeko.

EZ dira onartuko

  • Egoera txarrean dauden dokumentuak: azpimarratuak, oharrekin, zikinak, hondatuak, hezetasunarekin, gaizki kuadernatuak, orriak falta dituztenak, zinta itsasgarrirekin...

  • Testu liburuak, urtekariak, estatistikakoak, direktorioak eta lege testuak

  • 5 urte baino gehiagoko entziklopediak

  • 10 urte baino gehiagoko liburu tekniko edo zientifikoak

  • Sakelako bildumak edo kioskoko literatura

  • Formatu zaharretan dauden ikus-entzunezko dokumentuak, adibidez, VHS bideoak edo Windows Vista baino lehenago bertsioak behar dituzten CD-ROM-ak

  • Egunkari eta aldizkari bilduma horien gaia ez denean toki arlokoa, ez eta liburutegian jada gordeta dauden bildumak osatzeko ez diren ale solteak

  • Erreprodukzioak, fotokopiak, ikus-entzunezkoen grabatutako kopiak

  • Hainbat liburukitan argitaratutako obren ale solteak

Dohaintzak- Kultura Etxea - 25 dokumentu

  • Datos personales
  • Dokumentuen datuak

Datos personales

Hurrengo orrialdean sartu beharreko datuak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBEO) xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datuak Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko “Kultura Etxeko jarduerak” izeneko fitxategian sartuko direla. Datu horien tratamendua Arabako Foru Aldundiak liburutegiko zerbitzuen eta liburutegiko kudeaketaren jarraipena eta kontrola egiteko eta jarduera kulturalak egiteko eta sustatzeko egiten da. Bermatzen dugu datuak isilpean gordeko direla, eta ez zaizkiela jakinaraziko beste batzuei, legez ezarritako kasuez kanpo. Aukeran izango duzu datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabiltzea, DBEOk aitortzen dituenak, eta, horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroaren bulegora jo beharko duzu (Probintzia plaza, 5, 01001 PK, Gasteiz -Araba).

Argibide gehiago: http://www.araba.eus/web/LegezkoOharHedatua

 

Dokumentuen datuak