Gestión de residuos

Eta behin hondakinak bilduta, zer egin dezaket?

 

Hondakinen behatokia

Hiri hondakinen behatokiaren helburua da hiri hondakinen kudeaketaren inguruko alderdi guztiak koordinatzeko eta haien etengabeko jarraipena egiteko tresna izatea. Hondakinak sortzeari eta kudeatzeari buruzko informazioa bildu nahi du, informazio trukea erraztu, hondakinei buruzko datuak taldekatuta eta homogeneizatuta egon daitezen, benetako errealitatearen berri izateko, Arabako lurralde osoak etekina atera ahal dion kudeaketa sistemaren barruan sinergia erkideez baliatzeko.

 

Ontzien kudeaketa - Jundizko instalazioa 

Badakizu nora eramaten den Arabako edukiontzi horietan botatzen den edukia?

2001. urtetik Jundizko ontzien instalaziora eramaten dira. Instalazioaren helburua hiri hondakinen barruan ontzi arinak osatzen dituzten osagaiak sailkatzea da, gero birziklatzeko. Egun orduko edukiontzi horien bilketaren ondorio diren hiru tona ontzi hondakin landu ditzake. Ontzi hondakinak materialaren arabera sailkatzen dira eta, ondoren, birziklagailu egokietara bidaltzen.

2016an zehar 4.979 tona hondakin sartu ziren instalazioan; horietatik, 3.624 tona material lortu ziren eta horiek zenbait kudeagailutara bidali ziren, birziklatuak izan zitezen.

Informazio gehiago