Klima aldaketa

Gaur egun, klima aldaketa kezka nagusietako bat da gizarte eragile guztientzat. Uraren zikloan duen inpaktua ingurumen alderdietatik harago doa, eta ondorio negatibo garrantzitsuak izan ditzake beste alderdi ekonomiko eta sozial batzuetan. Ura epe laburrean kudeatzeko mehatxu nagusien artean, muturreko gertaera hidrologikoak, lehorteak eta uholdeak nabarmentzen dira.

Klima aldaketaren Arabako aurreikuspenek adierazten dute lurpeko baliabide hidrikoak nabarmen murriztuko direla proiekzio aldi guztietan.  Epe laburrean (2010-2040 aldia), akuiferoen betetze mailaren murrizketa % 10 eta % 25 arteko balioetara iristen ari da berotegi efektuko gasen isuri txikiko egoeretarako. XXI. mendearen amaierarako, akuiferoen betetze mailaren murrizketa % 25etik gorako balioetara irits daiteke lurralde osoan, eta gehieneko balioak % 50etik gorakoak izan daitezke Baia ibaiaren arroan.

Bajas emisiones, 2010-2040
Emisio txikiak, 2010-2040

Bajas emisiones, 2070-2100Emisio txikiak, 2070-2100

Altas emisiones, 2010-2040
Emisio handiak, 2010-2040

 

Altas emisiones, 2070-2100
Emisio handiak, 2070-2100

 

 

Klima aldaketak Arabako ur baliabideetan duen inpaktua. Akuiferoen betetze mailaren murrizketaren ehunekoa. Iturria: CAMREG (CEDEX, 2017). MIROC.ESM simulazio eredua BEG RCP 4.5 eta RCP 8.5 emisioen egoeretarako.